Izenburu luzeko liburu honen azpian, euskal sintaxiaren perpaus egitura ulertzeko modu bi kontrajartzen dituzten artikuluak (denak gaur egungo gramatika sortzailearen ikuspegitik idatziak) ezkutatzen dira: artikulu batzuetan euskarak oinarrian osagarri-buru hurrenkerari jarraitzen diola defendatzen den bitartean, beste batzuetan, antisimetriaren bidetik, euskarak ere funtsean buru-osagarri hurrenkera daukala esateko dauden argudioak aurkezten dira. Euskal gramatikaren eta gramatika unibertsalaren inguruko goi-mailako eztabaida zientifikoa dena batez ere euskaraz eta modu ahalik eta ulergarrienean ematera dator liburu hau, interesa izan dezaketen irakasle eta ikasleen lagungarri.
Bitte wählen Sie Ihr Anliegen aus.
Rechnungen
Retourenschein anfordern
Bestellstatus
Storno







