18,99 €
inkl. MwSt.
Versandkostenfrei*
Versandfertig in über 4 Wochen
payback
9 °P sammeln
  • Broschiertes Buch

Bizi zaitezke iraganean, etorkizunean, denboraren iraganari begira, edo ondorengoei ustez utziko diezuna ondu nahianEdo menturatu zaitezke ideia, hitz, irudi edo pentsamendu bat lekuz kanpo jartzen, mundua irauliko baduzu Nahikoa dukezu, horretarako, galdera bat harago egitea edo erantzun ezezagun bat irudikatzea, mugak gainditu eta egunerokoaren gurpilean zangotrabatzen zaizkizun ateak irekitzekoNahikoa goizero janzten dituzun begiak eranztea, zure historia, inoiz ez zapaltzea erabaki duzun harriek kontatuko dutela jakiteko Bizi zaitezke, edo ez. Bizi zaitezke iraganean, etorkizunean,…mehr

Produktbeschreibung
Bizi zaitezke iraganean, etorkizunean, denboraren iraganari begira, edo ondorengoei ustez utziko diezuna ondu nahianEdo menturatu zaitezke ideia, hitz, irudi edo pentsamendu bat lekuz kanpo jartzen, mundua irauliko baduzu Nahikoa dukezu, horretarako, galdera bat harago egitea edo erantzun ezezagun bat irudikatzea, mugak gainditu eta egunerokoaren gurpilean zangotrabatzen zaizkizun ateak irekitzekoNahikoa goizero janzten dituzun begiak eranztea, zure historia, inoiz ez zapaltzea erabaki duzun harriek kontatuko dutela jakiteko Bizi zaitezke, edo ez. Bizi zaitezke iraganean, etorkizunean, denboraren iraganari begira, edo ondorengoei ustez utziko diezuna ondu nahian Edo menturatu zaitezke ideia, hitz, irudi edo pentsamendu bat lekuz kanpo jartzen, mundua irauliko baduzu Nahikoa dukezu, horretarako, galdera bat harago egitea edo erantzun ezezagun bat irudikatzea, mugak gainditu eta egunerokoaren gurpilean zangotrabatzen zaizkizun ateak irekitzeko Nahikoa goizero janzten dituzun begiak eranztea, zure historia, inoiz ez zapaltzea erabaki duzun harriek kontatuko dutela jakiteko Bizi zaitezke, edo ez.
Autorenporträt
Inazio Mujika Iraola Donostian jaio zen 1963an. Maisu eta Euskal Filologia ikasketak egin zituen. 1987an Azukrea belazeetan izeneko ipuin bilduma argitaratu zuen. 1991n Linkon kontakizun laburra, gazte sail batean; eta 1994an Hautsaren kronika ipuin bilduma (Kritika saria 1995); 1995ean, hiru ipuin bildu zituen Matriuska izeneko liburuxkan; 1997an, Joxean Muñozekin elkarlanean Urgulleko arima herratua kontakizuna argitaratu zuen. 1999an, Gerezi denbora izeneko eleberria argitaratu zuen.Ignacio Aldecoa saria jaso zuen Tu quoque ipuinarekin (1990) eta Irun Hiria saria Itoak ur azalera bezala ipuinarekin (1992). LUR Hiztegi Entziklopedikoaren erredakzioan parte hartu zuen.