Koldo Azkonak, ?Bernart Etxepare, 1545? proiektuaren zuzendariak, denboraldi luzea eman du NafarroakoErrege Artxibo Nagusian ikertzen, XVI. mendeko dokumentuetan Bernart Etxepare aurkitu nahirik.Bilaketa ez da erraza izan, baina azkeneko emaitza, ordea, ederra izan da. Hauek dira aurkitutako dokumentunagusiak: XIV. eta XV. mendeetako erreferentzia batzuk idazlearen arbasoei buruz; Etxeparek 1511ko auzibatean egindako deklarazioak artxiboan duen kokapen fisikoa; Espainiako erregeordearen 1521eko gutunargitaragabe bat (Peio Monteano historialariaren laguntzarekin aurkitua), lehendik ezaguna zen beste batenjarraipena; enperadorearen aginduz Etxeparek kobratu behar zuen zerga baten men-egitearen deskribapena;eta, agian deigarriena, Etxepareren semearen ezkontza 1537an. Hala da, aita izan zen gure Etxepare apaiza...Euskarazko lehen liburuko poesiak dakartzate aurkikuntzarekin batera Koldo Azkonak eta Danserieensemblek, garaiko musikaz kantatuak.
Bitte wählen Sie Ihr Anliegen aus.
Rechnungen
Retourenschein anfordern
Bestellstatus
Storno