36ko estatu-kolpearen ondoren, errepresio frankistak milaka pertsona hil zituen. Haietako gehienen kontra hauxe zen II. Errepublikaren kontra altxatutakoen akusazioa: matxinadari laguntzea. «Justizia alderantziz», horrela deitu zion Serrano Suñer-ek. Estatu faxistak antolatu eta abian jarritako deuseztatze politika izan zen, Tomás Domínguez Arévalo arduradun izan zuena, Francoren Justiziako ministroa baitzen, baina haren izena ez da desagertu Iruñeko kale izendegitik Yolanda Barcina alkateari esker. Liburu honek Rodezno nor zen erakutsi nahi du, nolako erantzukizuna izan zuen errepresio frankistan. Gure historia hobeki ezagutzeko, hiri libreagoa egiteko.
Hinweis: Dieser Artikel kann nur an eine deutsche Lieferadresse ausgeliefert werden.
Hinweis: Dieser Artikel kann nur an eine deutsche Lieferadresse ausgeliefert werden.