Liburu hau zabaltzen duzunean, harritu egingo zara Lurrean bizi izan ziren dinosauroen aniztasuna ikusita. Batzuk chihuahua bat bezain txikiak ziren, eta beste batzuk, autobusak bezain handiak; batzuk harrapari izugarriak ziren, eta beste batzuk, belarjaleak; batzuek gandorra zuten, beste batzuek bizkarrezurra, eta ahate mokodunak ere baziren. Haiekin batera, zenbait narrasti bizi izan ziren; haietako batzuek hegan egiten zuten, eta beste batzuk itsasoan bizi ziren.
Bitte wählen Sie Ihr Anliegen aus.
Rechnungen
Retourenschein anfordern
Bestellstatus
Storno







