23,99 €
inkl. MwSt.
Versandkostenfrei*
Versandfertig in über 4 Wochen
payback
12 °P sammeln
  • Broschiertes Buch

1977ko urriaren 26tik, haren amaren heriotzaren biharamunetik, 1979ko irailaren 15era Roland Barthes-ek dolu-eguneroko bat idatzi zuen. 330 sarrera osatu zituen, gehienak datarekin. Autorea hil zenetik urte batzuk pasa ziren egunerokoa argitaratu zen arte. Ama Barthesen bizitza intimoko figura zentral bat izan zen eta, logikoki, hemen jasotzen dena, intimitatearen eremuko testigantza bat da. Baina, aldi berean, dolua pasa duen, dolua pasatzen duen ala pasako duenarentzako argibidez jositako liburu bat da: irakurtzeko atsegina eta, batzuetan, sofistikatua, baina beti delikatua. 'Txartelak,…mehr

Produktbeschreibung
1977ko urriaren 26tik, haren amaren heriotzaren biharamunetik, 1979ko irailaren 15era Roland Barthes-ek dolu-eguneroko bat idatzi zuen. 330 sarrera osatu zituen, gehienak datarekin. Autorea hil zenetik urte batzuk pasa ziren egunerokoa argitaratu zen arte. Ama Barthesen bizitza intimoko figura zentral bat izan zen eta, logikoki, hemen jasotzen dena, intimitatearen eremuko testigantza bat da. Baina, aldi berean, dolua pasa duen, dolua pasatzen duen ala pasako duenarentzako argibidez jositako liburu bat da: irakurtzeko atsegina eta, batzuetan, sofistikatua, baina beti delikatua. 'Txartelak, funtsean, Parisen idatzi ziren, bai eta Ahurtin ere, Baionatik gertu, non Roland Barthesek boladak ematen baitzituen anaia Michel eta haren emazte Rachelekin'. Nathalie Leger, sarreran
Autorenporträt
XX. mendeko semiologo garrantzitsuenetako bat izan zen. Haurtzaroa Baionan pasa zuen, 1924an Parisko Montaigne lizeoan ikastera joan zen arte. 1934an tuberkulosiarekin gaixotu eta hamar urtez egon zen erietxeetan. Eztabaidarako eta jakintzarako une erabakigarriak izan ziren erietxe garaiak; besteak beste, Georges Fournie? militante trotskista ezagutu zuen, eta Karl Marxen funtsezko lanak irakurtzen hasi zen. CNRSeko (Zientzia ikerketa zentro nazionaleko) ikerlea izan zen 1953-1954an eta, gerora, irakaslea. Besteak beste, Miarritzen, Alexandrian eta Bukaresten irakatsi zuen. Pianoa jo zuen bizitza osoan zehar eta hiru dozena musika pieza konposatu zituen. Kotxe istripu baten ondorioz zendu zen, 1980an, Sorbonako unibertsitatetik gertu. Semiotika estrukturalista eta literatur kritika landu zituen bereziki baina argazkigintzaz, musikaz, arte plastikoez eta zinemaz ere idatzi zuen. Hogei lan baino gehiago argitaratu zituen, tartean Testuaren atsegina/ Idazkuntzaren zero gradua (Klasikoak 1996, Juan Garziak itzulia). Euskaraz irakurgai daude ere Sud-Ouestaren argia eta Frantziako Turra epopeia gisa (Armiarma 2005 eta 2015, Koldo Izagirrek itzuliak).