Itxoidazu Café de Passy-n, Etxeberria anaiek elkarrekin idatzi duten eleberri sendo eta anbiziotsu honek bi kontakizun-hari nahasten ditu, fisikoki Parisen bat egiten dutenak -Café de Passy-n-, denbora diferenteetan gertatu arren, eta espirituz garai eta pertsonak idealizatzeko joeraren kritikak elkartzen dituenak. Batetik, bi anaia biki Frantzian barrena autoz oporretan: kilometro pila, abenturak, jazarpenak, parrandak, ustekabeak; baita bien arteko haserretze eta adiskidetzeak ere, bakoitzaren poz eta miseriakà Egiazko "road-movie" bat da hau, gure hizkuntzaz gutxitan ikusi bezalakoa. Bestetik, berriz, hogeita hamabi urte lehenago, apaizgaitegitik aterata Nanterren filosofia ikasten ari den gazte euskalduna: Maiatzeko iraultzaren osteko Paris hura, bere bor-bor intelektual eta kultural guztiarekin, eta aldi berean Burgosko prozesuaren itzala, frankismoaren kontrako klandestinitateko giroa, bere ilusio eta beldurrekin, ekintza txoro eta eztabaida nahasiekin.
Bitte wählen Sie Ihr Anliegen aus.
Rechnungen
Retourenschein anfordern
Bestellstatus
Storno







