Argitalpen honek segida ematen dio aurreko liburuak ?Lurraldeak eta Mugaldeak. Esperientzia dokumental garaikideak (2013)? hasitako bideari, Euskal Herriko Unibertsitateak eta BilbaoArte Fundazioak antolaturiko zuzendari, akademialari eta zine-kritikarien arteko topaketen lekukoa jasoz. Oraingoan ere, zine garaikideko eta akademiako hainbat ekilibrista bildu dira liburu honetan, eta hauxe eman digute, debate luze eta bizien, eztabaiden, kafeen, e-mailen eta, nola ez, konpainia onean egindako elkarrizketa interesgarrien emaitza. Modu berezi batean ?zuhaitza landatu dugunez, seme-alabak izan ditugunez eta bigarren liburua argitaratu dugunez?, etapa honen amaiera beste bidaia baten hasiera bihurtu zaigu. Zuhaitzaren eta gure seme-alaben kasuan bezala, hemen beti erne jarraitzea interesatzen zaigu guri, zinema garaikidearen hazkundeari eta aldaketei begi emanez.
Bitte wählen Sie Ihr Anliegen aus.
Rechnungen
Retourenschein anfordern
Bestellstatus
Storno