24,99 €
inkl. MwSt.
Versandkostenfrei*
Versandfertig in über 4 Wochen
payback
12 °P sammeln
  • Broschiertes Buch

'Laku baten izena du liburu honek, eta esango nuke gaia ere likido samarra duela: ?bizitza basoetan? izateaz gain ?azpititulu hori egileak berak kendu baitzion bigarren edizioan?, eraldaketa prozesu amaigabea ere bada. Gogotik edo kontzientziatik hasten den eraldaketa-ziklo bat: munduan hartzen dugun jarreratik abiatu eta balio berrietan zehar abenturabidaia eskaintzen digu Waldenek. Liburu hau 1854ean argitaratzean, bere asmoa ez zuen ezkutatu Henry David Thoreauk, lehenengo orrian jarritako aipuan deklaratu baitzuen ez ziola etsipenari edo abaildurari poema bat idatzi nahi, baizik eta…mehr

Produktbeschreibung
'Laku baten izena du liburu honek, eta esango nuke gaia ere likido samarra duela: ?bizitza basoetan? izateaz gain ?azpititulu hori egileak berak kendu baitzion bigarren edizioan?, eraldaketa prozesu amaigabea ere bada. Gogotik edo kontzientziatik hasten den eraldaketa-ziklo bat: munduan hartzen dugun jarreratik abiatu eta balio berrietan zehar abenturabidaia eskaintzen digu Waldenek. Liburu hau 1854ean argitaratzean, bere asmoa ez zuen ezkutatu Henry David Thoreauk, lehenengo orrian jarritako aipuan deklaratu baitzuen ez ziola etsipenari edo abaildurari poema bat idatzi nahi, baizik eta aldaketak eragin, probokatu, ?besterik ez bada auzokoak esnatzeko?. Esperientzia eraldatzaile bat performatu, testuaren egilearena bezainbeste balizko irakurlearena, berea bezain gurea izan litekeena'. Antonio Casado da Rocha, hitzaurrean
Autorenporträt
Filosofoa, poeta, idazlea eta naturalista izan zen. Bi liburuk egin zuten ezagun: Walden klasikoa eta Desobedientzia zibila sonatua (euskaraz Potxo edizioak 2010, Edu Lartzanguren itzultzaile). Bi liburuotan bere pentsamenduaren funtsa dago: ekologismoa, bizitza soilaren aldeko aldarria, estatu bidegabekoaren aurkako borroka, abolizionismoa. AEBko literaturaren fundatzaileetako bat izan zen eta Robert Frost, John Updike, Willa Cather, Lewis Mumford, Lev Tolstoi, Bernard Shaw, Emma Goldman, Henry Miller edota Martin Luther King-engan eragin zuen. Ildo politiko ezberdinek izan dute inspiratzaile