9,99 €
inkl. MwSt.
Sofort per Download lieferbar
payback
0 °P sammeln
  • Format: ePub

Virginia Woolfen Gela bat norberarena saiakerak emakumeak eta genero-rolak hartzen ditu aztergaitzat, idazle eta fikzioko pertsonaiak diren aldetik. Tradizio patriarkalaren barruan landutako emakumeen idazkuntzaz diharduen saiakera hau 1929an argitaratu zen, eta manifestu feminista inspiratzailea bihurtu zen berehala. Hizkuntza asko eta askotara itzulitako funtsezko lan hau ez genuen euskaraz, eta consonnik Gela bat norberaren liburuaren argitalpen berezia ekarri zigun 2013an. Maria Colera Intxaustik itzuli zuen testua, eta Adelina Moyak eta Remedios Zafrak idatzi zituzten hitzaurreak, guztia…mehr

  • Geräte: eReader
  • ohne Kopierschutz
  • eBook Hilfe
  • Größe: 0.86MB
  • FamilySharing(5)
Produktbeschreibung
Virginia Woolfen Gela bat norberarena saiakerak emakumeak eta genero-rolak hartzen ditu aztergaitzat, idazle eta fikzioko pertsonaiak diren aldetik. Tradizio patriarkalaren barruan landutako emakumeen idazkuntzaz diharduen saiakera hau 1929an argitaratu zen, eta manifestu feminista inspiratzailea bihurtu zen berehala. Hizkuntza asko eta askotara itzulitako funtsezko lan hau ez genuen euskaraz, eta consonnik Gela bat norberaren liburuaren argitalpen berezia ekarri zigun 2013an. Maria Colera Intxaustik itzuli zuen testua, eta Adelina Moyak eta Remedios Zafrak idatzi zituzten hitzaurreak, guztia ere Kajsa Dahlberg artistaren interbentzio batez lagunduta. Garaian sortutako materialak mantendu eta beste berri batzuk gehitu ditugu, Munduaren sorlekua liburu bildumaren barruan.

Dieser Download kann aus rechtlichen Gründen nur mit Rechnungsadresse in A, B, BG, CY, CZ, D, DK, EW, E, FIN, F, GR, H, IRL, I, LT, L, LR, M, NL, PL, P, R, S, SLO, SK ausgeliefert werden.

Autorenporträt
Virginia Woolf Londresen jaio zen 1882an. Arte, literatura eta politika munduko pertsonaia ezagunak ibiltzen ziren Woolfen gurasoenean, eta haien eragina jaso zuen txikitandik. 1905ean Londresko Bloomsbury auzora joan zen bizitzera anai-arrebekin, eta intelektualeta artista ezagunen topaleku bihurtu zen haien etxea: hantxe elkartzen ziren E. M. Forster idazlea, J. M. Keynes ekonomialaria eta Bertrand Russell eta Ludwig Wittgenstein filosofoak, besteak beste. 1917an Hogarth Press argitaletxea sortu zuen Leonard Woolf senarrarekin batera. Gerra arteko ingeles literaturan garrantzi handiaizan zuen Woolftarren argitaletxeak. Katherine Mansfield eta T. S. Eliot idazle artean ezezagunen lanak argitaratu zituzten, esate baterako. Woolfek bere hasierako lanetatik erakutsi zuen esperimentazionarratiborako interesa, baina Mrs Dalloway (1925) eta Farorantz (1927) argitaratu arte ez zuen kritikaren onespenik jaso. Gero etorriko ziren Orlando: A biography (1928), The waves (1931), The years (1937) eta Between the Acts (1941).1941eko martxoaren 28an hil zen, bere burua Ouse ibaira botata.