12,99 €
12,99 €
inkl. MwSt.
Sofort per Download lieferbar
payback
0 °P sammeln
12,99 €
12,99 €
inkl. MwSt.
Sofort per Download lieferbar

Alle Infos zum eBook verschenken
payback
0 °P sammeln
Als Download kaufen
12,99 €
inkl. MwSt.
Sofort per Download lieferbar
payback
0 °P sammeln
Jetzt verschenken
12,99 €
inkl. MwSt.
Sofort per Download lieferbar

Alle Infos zum eBook verschenken
payback
0 °P sammeln
  • Format: ePub

Gure buruaren definizio nagusitzat biktimismoa hartu eta gure zauriari miazka bizi ez diren hirikideak traidore jotzen ditugu. Ahaztu nahi luketen biktimei ez diegu ahazten uzten, ahazteko eskubidea oroitzekoa bezain errespetagarria eta osasungarria den arren. Ezin da herria amaigabeko doluan bizitzera behartu. Biktimaren oinazeak ezin du zuzenbidea erabaki. Baina horixe ari dira bultzatzen iraganeko minak pribilegio iturri gisa esplotatu eta oraingo emantzipazio bideak oztopatzen dituztenak. Hainbeste biktima dauzkan herri batean, iraganak eta oinazeen memoriak erabaki behar baldin badute…mehr

  • Geräte: eReader
  • ohne Kopierschutz
  • eBook Hilfe
  • Größe: 17.41MB
  • FamilySharing(5)
Produktbeschreibung
Gure buruaren definizio nagusitzat biktimismoa hartu eta gure zauriari miazka bizi ez diren hirikideak traidore jotzen ditugu. Ahaztu nahi luketen biktimei ez diegu ahazten uzten, ahazteko eskubidea oroitzekoa bezain errespetagarria eta osasungarria den arren. Ezin da herria amaigabeko doluan bizitzera behartu. Biktimaren oinazeak ezin du zuzenbidea erabaki. Baina horixe ari dira bultzatzen iraganeko minak pribilegio iturri gisa esplotatu eta oraingo emantzipazio bideak oztopatzen dituztenak. Hainbeste biktima dauzkan herri batean, iraganak eta oinazeen memoriak erabaki behar baldin badute oraina eta etorkizuna, orduan sekula santan ezingo dugu elkarbizitza sano samarra abiarazi. Soseguak, askatasunak eta alaitasunak oroimena fintzea eta arintzea eskatzen baitu. Esanguratsua da Jaques Le Goff-ek azpimarratu datua: Alemania naziak eta Italia faxistak iritsi zuten iragana oroiberritzeko grinaren gailurra. Nori komeni zaio ibiliegia dugun bide horri eustea? Ez al zaigu heldu oroimena arintzen eta fintzen ikasten hasteko ordua? Todorovek dioenez, memoria, sagaratuz gero, antzu bilakatzen baita.

Dieser Download kann aus rechtlichen Gründen nur mit Rechnungsadresse in A, B, BG, CY, CZ, D, DK, EW, E, FIN, F, GR, H, IRL, I, LT, L, LR, M, NL, PL, P, R, S, SLO, SK ausgeliefert werden.

Autorenporträt
PATZIKU PERURENA Goizuetako Aitasemegi auzoko bordari giroan jaio zen 1959an, baina Leitzako Amazabal kalean bizi da hamabi urte zituenetik. Hala ere, sekulan ez omen du galdu, bere izate guzia zor omen dion bordari giroko eskola estzeptiko hura. Esku artean duzun liburua hauxe lekuko. Baina lehendik onduak ere baditu. Hamaika artikulu, iritzi eta kontu bixiren artean, hona saiorik ezagunenak: Harripilatan ezkutatzen zeneko apo tipiaren burutazioak (1990), Koloreak euskal usarioan (1992), Euskarak sorgindutako numeroak (1993), Leitzako errege erreginak (1996), Trapuan pupua (2001), Harrizko pareta erdiurratuak (2004), Dakiguna ikasten (2007), Goizuetan bada gizon bat (2010), Goizuetako etxeen izenak (2011), Hilen xarma (2015), Goizuetako dokumentu zaharrak (1324-1918) (2017), Leitzalarreko Unaiak (1683-1771), Zezenak plazan, Goizuetan eta Leitzan (1578-2017) (2018), Bordarien sorrera eta bilakaera Leitzan eta Areson (1427-1925) (2019), Leitzako bordak sorreran (1557-1965) (2020) eta Goizuetako folkloreaz(2024).